Kilometroetarako Donostiatik autobusak izango dira

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 29a, 02:00

Kilometroak urriaren 7an izango da Bergaran. Dobera Euskara elkarteak jakitera eman du Pesa autobus konpainiak autobus zerbitzu bereizia antolatu dutela. Joateko bi orduz behin jarriko dute autobusa, 08:00etatik 20:00etara, eta 10:00etan, zerbitzu berezia ere izango da. Bueltatzeko ere bi orduz behin izango dira Bergaratik Donostiara, 08:45etatik 18:30etara. Azken autobusak berriz 19:45 eta 20:45etan izango dira. Bueltarako zerbitzu berezia 19:45etan izango da. Pesa autobus konpainiak biletea aldez aurretik hartzeko gomendioa zabaldu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!