Biteri kultur etxeko ikastaroetako zerrendan bazegoen zeramika ikastaroa, eta 13 lagunek aurrematrikula egin zuten. Ondorenean ez ote zen emango esan zuten ordea, baina azkenean aterako dela baieztatu diote Kronikari. Aurre matrikula egin zuten 13 lagunak Biterira azaldu beharko dute papera betetzera eta baita izena orain eman nahi duen beste edonork ere, astelehenetik urriaren 11 bitartean. Ikasturtea urriaren 15ean hasiko da eta klaseak astelehen eta asteazkenetan izango dira, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Ikastaro honetan zeramika landuko dute, eskulturak
moldeatzea eta abar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!