Gaur, txapelketa probintziala izango da Urnietan eta
Legazpin XVI. Juan Jose Ugarteburu memoriala bihar.
Bi tiraldi garrantzitsu izango dira asteburu honetan Urnietan eta Legazpin, eta bolari hernaniarrak parte hartu eta sariren bat ekartzeko asmoa dute.
Gaur goizean, 09:30etatik 11:00etara, probintziako bola txapelketa izango dute Urnietan, Santa Kutz jaiak direla eta. Lau bolari onenek sariak izango dituzte, 30 eurotik 60 arterainokoak, eta bi onenek, urdaiazpiko bat eta garaikurra eskuratuko dute, hurrenez hurren. Urnietar onenak ere urdaiazpiko bat jasoko du sari.
Bihar, berriz, Legazpin XVI. Juan Jose Ugarteburu memoriala jokatuko da, Mauleon bolatokian. Goizeko 10:00etan hasi eta 11:30ak arte izango da izen ematea. Hemen ere sari garrantzitsuak banatuko dituzte: aurrenak, txapela, garaikurra, eta bildutakoaren %40a; bigarrenak, garaikurra eta %30; hirugarrenak, garaikurra eta %20a, eta laugarrenak, %10a.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!