Emakumezkoen ligako taldeak etxean du gaur partidua, Ekintzaren kontra, eguerdiko 12:00etan. Txapelketako hirugarren jardunaldia dute eta hirugarren garaipena lortu dezakete gaur Zabaletak eta Lopezek entrenatutako jokalariek. Denboraldia fuerte hasi du taldeak, taldea oraindik pixka bat ´berde` dagoen arren: ´emaitza onak lortu ditugu, baina jokoa nahiko txarra izan da. Hobetu beharra daukagu` dio Jon Zabaletak. Lesioak ere ez dira ari asko laguntzen, 6-7 jokalari min hartuta baitaude, eta ziurrenik, gaur ere ez dute jokatuko. Hernanik Ekintza izango du parean. Talde donostiarrak lehen urtea du emakumezkoen ligan (iaz kadete taldea zuen). Jokatutako partidu bakarra galdu egin dute, Oriokoren kontra.
Gorengo taldea Arrasatera
Gorengoak partidu zaila izango du gaur Arrasaten. Mondragon bigarren sailkatuari egingo dio bisita, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, eta denboraldi hasierako martxa ona jarraitzea izango dute helburu. Mondragonek eta Hernanik zenbaki ia bedinak dituzte lehenengo partiduetan, eta Hernanik gol bat gehiago jaso ez balu, bigarren postuan lirateke txuriberdeak. Gaurko partidurako ezingo ditu David Muñozek jokalari guztiak eraman Mojategira, zigorrak eta lesioak direla medio. Joan den astean Axier Mingo kaleratu egin zuten eta gaur ezingo du jokatu.
Jubenilak eta kadeteak ere Zubipen gaur
Zubipen Hernaniko beste bi taldek jokatuko dute gaur. Gazteen ohorezko ligan, Hernanik Union Txiki errenteriarrak hartuko ditu, 16:30etan. Jon Loran eta Aiheko Uriaren taldea denboraldiko bigarren garaipenaren bila aterako dira. Infantilen ohorezko mailako taldeak, berriz, lehenengo puntuak lortu nahi ditu Hondarribiaren kontra, 10:00etan, eguneko lehen partiduan. Klubeko beste taldeek ere gaur jokatuko dute.