Garikoitz Zabaleta Italian da Unidelta taldearekin, lasterketa batzuetan proba egiteko

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 29a, 02:00

Sei karreratan hartuko du parte Zabaletak eta lehenengoa asteartean izango da. Urriaren 14era arte Brescian biziko da.

Bidelan-Kirolgi taldean dabilen Garikoitz Zabaleta txirrindulari hernaniarra Brescian (Italia) da, hango Bruno Leali-Unidelta taldearekin sei karrera korritzeko. Zabaletak hemengo denboraldia bukatu zuen eta Gipuzkoako selekzioarekin Italian ‘Ruta de Oro’ korritu ondoren, han geratzeko aukera eman dio talde italiarrak, ´oraindik nekatuta ez zegoela eta`. Datorren asteartean korrituko du 23 urteko txirrindulariak lehenengo lasterketa Italian eta bost gehiagotan ere parte hartuko du, urriaren 14an hona bueltatu aurretik. Zabaletak lehenengo urtea du elite mailan eta aurten postu onak lortu ditu Bidelan-Kirolgi taldearekin korritutako lasterketetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!