Yone Boutique-Fortuna ILK, liga hasiera gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 29a, 02:00

17:00etan hasiko da partidua. 07/08 denboraldian hernaniarrak 3. mailan ariko dira, Gipuzkoako federazioaren maila moldaketa dela eta.

Yone Boutique talde hernaniarrak gaur hasiko du liga, Fortuna ILK donostiarren aurka, 17:00etan kiroldegian. Talde hernaniarra iazko jokalari berberek osatuko dute aurten, agian fitxaketa batekin. Bestalde, kategoria berria izango dute, iaz 3. B mailan jokatzetik denboraldi berrian 3. mailan jokatzera pasako baitira.

Federazioak maila moldaketa

Gipuzkoako areto futbol federazioak maila ezberdinen moldaketa egin dute 07/08 denboraldirako eta, horren ondorioz, 3. B maila kendu dute. Orain hamazazpi talde izango dira 3. mailan, iaz 3. B eta 3. mailan zeudenak nahastuta. Julen Giraldo arduradunaren arabera, ´funtsean ez gara mailaz igo eta neurriak kaltetu egin digula ere esan daiteke, lehen baina talde gutxiago igoko baitira mailaz`. Orain bigarren mailatik gertuago daude behinik behin.

Aurredenboraldian emaitza onak

Yone Boutique-k hilabete inguru daramaki entrenatzen eta aurredenboraldi honetan bi partidu jokatu eta irabazi ditu, biak 1. mailako taldeen aurka: 2-6 Zarautzen aurka, eta 2-4 Oiartzunen aurka, joan den larunbatean. Ea arratxak jarraitzen duen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!