DAtorren astelehenetik aurrera herritarrentzako irekita egongo dira liburutegia eta ordenadore gela, Helduen Hezkuntza Ikastetxean, Antziolan. Azken urteetan hala egin dute, herriko kultur eskaintza eta zerbitzuak auzoetara ere zabaltzeko helburuarekin eta zerbitzuak Hernaniko Udalaren laguntza du.
Liburuak eta ordenagailuak
Liburutegian eta ordenadore gelan aukera zabala aurkituko du inguratzen denak: 12 ordenadore sarean, internetarekin; aldizkariak, egunkariak, entziklopediak, urtekariak, datu estatistikoak, multimedia materiala... horrez gain, liburuak maileguan hartzeko aukera ere izango da. Zerbitzua dohainekoa da eta erabili ahal izateko bete beharreko baldintzak dira, 18 urtetik gora eta erabiltzaile txartela izatea.
Datuak
Ordutegia: astelehetik ostiralera 11:30-13:30 eta 19:00-21:00.
Helbidea: Antziola 62.
Telefonoa: 943 33 53 18.