Hernaniko pelotariek Gipuzkoako txapelketako hirugarren jardunaldiko partiduak jokatuko dituzte gaur kiroldegiko frontoian. Kadeteetako partidu bat eta nagusietako hiru ikusi ahal izango dira, 15:30etatik aurrera. Gaurkoan, Josu Oiagak aurrelari jokatuko du berriz, Aldazabal duela atzean. Ezeiza-Zurutuza hirugarren garaipenaren bila aterako dira eta Ioritz San Sebastianek bere lehenengoa bilatuko du bakarka, Arrasateren kontra (ikus tabla).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!