Igeriketa taldea prest dago denboraldi berriari ekiteko. Dagoeneko aurredenboraldiko entrenamenduekin hasita daude, ilusioz beteta, taldeko arduradunek azpimarratu dutenez. Aurreko denboraldi dotorea egin zuten hernaniarrek: Euskadiko txapelketan zenbait domina lortu zituzten, eta Espainiako txapelketan parte hartutako bi frogetan, finalean sartzeko txartela lortu eta sailkapen nagusian 15garren postuan bukatu zuten.
Jon Ander Izuzkiza eta Borja Apeztegia entrenatzaileek Kronikari argi esan diote: ´aurtengo denboraldian ere emaitza horiek errepikatu nahi ditugu, eta hobetzea lortzen badugu hobeto`. Oraindik ez dakite noiz hasiko diren aurtengo txapelketak, baina urri bukaera, azaro erdialdera izango da.
Igeriketan parte hartu nahi duten guztiek oraindik irekita dituzte ateak. Igerilekura azaldu, 18:00etatik aurrera, eta Borja edo Jon Anderren galdera egin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!