Kontzentrazioa gaur Gudarien plazan presoen eskubideak errespetatzea eskatzeko

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 28a, 02:00

Etxerat elkarteak ostiraleroko kontzentrazioa deitu du gaur, arratsaldeko 20:00etan Gudarien plazan. Etxeratek nabarmendu du euskal gizarteak behin baino gehiago bat egin izan duela beren aldarrikapenekin ´baina hauek oraindik ez dira gauzatzen eta behartuak gaude kalera ateratzera eta senideen alde lan egitera`. Gaurko kontzentrazioan azalduko dute euskal preso politikoei bizi baldintza gogorrak ezartzen ari zaizkiela ´beste euskal preso politikorik ez dagoen kartzela eta modulutara bidali` eta abar. Horrek heriotza, eta bueltarik gabeko ondorio fisiko eta psikikoak ekartzen dituela salatu du Etxeratek eta dei egin die herritarrei euskal preso politikoen eskubideen aldeko kontzentraziora azaltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!