Gimnasia erritmikoko entrenamenduak atzeratu egin dira, 2000tik 2002ra artean jaiotakoentzat

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 27a, 02:00

Gimnasia erritmikoko taldeak jakinarazi du Kirol Patronatuak entrenamenduetako ordutegia jakinarazten dien arte atzeratu egingo dela 2000, 2001 eta 2002an jaiotakoen entrenamendu hasiera. Behin ordutegia jakitean zabalduko dute, bai Kiroldegiko bulego ondoko paneletan eta baita Kronikan ere. Bestalde, 1999 urtean eta aurretik jaiotakoak astelehen eta asteazkenetan entrenatzen hasiko dira, abisu berririk eduki arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!