Aitziber Otegi aske utzi dute astearte gauean

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 27a, 02:00

Astelehenean atxilotutako hamabost lagunetatik sei utzi dituzte aske, tartean hernaniarra. Urtzi Garcia hernaniarraren inguruan zabaldu denaren gainean Askatasunak dio bizitza erabat normala egiten zuela.

Astelehenean iparraldean atxilotutako hamabost lagunetatik sei lagun aske utzi dituzte, Askatasuna erakundeak jakitera eman zuenez. Aitziber Otegi hernaniarra da aske utzi dutenetako bat eta berekin batean Ageda Goikoetxea, Oskar Bizkai, Karine Leboucher, Ihintza Oxandabaratz eta Maider Agirre ere aske geratu dira. Atxilotutako beste bederatzi lagunek, tartean Urtzi Garcia hernaniarrak, inkomunikatuta jarraitzen zuten atzo arratsaldean.

Askatasunak montaia izan dela azpimarratu du

Askatasuna erakundeak prentsaurrekoa eman zuen asteartean eta polizia operazioa montaia bat izan dela salatu zuten. Urtzi Garciaren kasua azpimarratu zuen Askatasunak. Zenbait komunikabidek Donosti Komandoarekin erlazionatu dute Garcia eta horren aurrean, Askatasunak dio hernaniarrak bizitza normala egiten zuela Nafarroa Behereko Ortzaize herrian, bizi eta lan bertan egiten zituela ´eta mundu guztiak badaki`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!