Urria ekitaldiz gainezka dator

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 27a, 02:00

Lehenengoz, Hernaniko Artixten Topaketa izango da urriaren 6an. Antzerki zikloa, eta Mikologia jardunaldiak ere izango dira urrian.

Urria ekitaldiz gainezka izango dugu Hernanin, Kul-tur Patronatuak atera berri duen egitarauean ikusi litekeenez. Aurten lehenengoz herriko eta inguruko Artixten Topaketa izango da, urriaren 6an. Urtero egiten diren bi jardunaldi ere izango dira urrian, Antzerki Zikloa eta Mikologia Jardunaldiak. Antzerki Zikloan hiru obra ikusi ahal izango dira Biterin, urriaren 17, 18 eta 19an: Bota patsa Talo taldearen eskutik; Eguneko menua Dar Dar produkzioen eskutik; eta Ama Quiero Ser Lehendakari, ‘Glu-Glu Producciones’en eskutik. Horrez gain, haurrentzako antzerkia ere izango da urriaren 20an: Txantxangorritxo eta marrubi zaporeko gaztainak, ‘Glu-Glu Producciones’en eskutik. Arrakasta haundia izaten duten beste jardunaldiak Mikologiaren ingurukoak dira. Perretxikoen gaia puri-purian dagoen honetan hitzaldi, lehiaketa, erakusketa eta abar izango dira, Urretxak antolatuta.

Egitaraua

Urriak 1 Biteri kultur etxeko ikastaroen hasiera.

Urriak 2-16 Oscar Galianaren lan plastikoak eta argazkiak Biterin.

Urria 6 Artixten topaketa.

Urriak 7 Musika Bandaren kontzertua. 13:00etan, Udaletxeko arkupeetan.

Urriak 10 Hitzaldia: ‘El momento presente es un barco sin muelle de Atraque’. 19:30etan, Biterin.

Urriak 13 Kalez Kale Kantari. 12:00etan Plaza Berrin.

Urriak 15-Azaroak 16 Saski-naski liburutegiko azoka.

Urriak 17-18-19 Antzerki Zikloa

Urriak 18-21 Mikologia jardunaldiak.

Urriak 20 Haurrentzako antzerkia.

Urriak 21, 28 Igande musikatuak. 18:00etan, Tilosetan.

Urriak 22-31 Erakusketa. Aurki eta Haizea dendetan egindako eskulanak.

Urriak 24 Angel Unzuren kontzertua. 19:30etan Biterin.

Urriak 30 Ipuin kontaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!