Hernani K.E. saskibaloi taldeko kadeteek ondo hasi dute liga txapelketa berria, garaipen batekin. Larunbatean jokatutako partiduan, hernaniarrek Easo garaitu zuten Donostian, 70-81. Partidu guztia atzetik joan ondoren, azkeneko laurdenean asmatu egin zuten gazteek, bai defentsan eta bai jaurtiketa librean, eta garaipena eskuratu ahal izan zuten. Hurrengo partidua Easo Kellerterraren kontra jokatuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!