Hernani eta Astigarragako Kizkia taldeak sagardo lehiaketa antolatu ohi du urtero, Gipuzkoako 20 sagardotegietako sagardoarekin. Orain artean bereizi dituzten 6sagardorik onenak lehiatuko dira gaurko finalean, Astigarragako Gure Izarra elkartean. Aurten honako 20 sagardotegiak aukeratu dituzte lehiaketarako: Hernanitik Alberro, Elorrabi eta Otsua Eneako sagardoak izan dituzte lehiaketan, Astigarragatik Rezola, Petritegi, Alorrenea, Oiarbide, Lizeaga, Gartziategi, Gurutzeta eta Larrartekoak, Donostiatik Barkaiztegikoa; Lasartetik Otegikoa; Usurbildik Saizarkoa; Oiartzundik Baleiokoa; Asteasutik Sarasolakoa; Urnietatik Eula eta Galarragakoa; Tolosatik Isastegikoa; eta Abaltzisketatik Salbidekoa. Hiru egunetan egin dute dastatzea eta ikusiko da onena zein bereizten duten gaur, epai mahaikoek eta sagardogileek parte hartzen duten bazkaritan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!