Iñaki Zelaiak datorren igandean kantatuko du Gipuzkoako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 26a, 02:00

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa lehengo asteburuan hasi zen eta datorrenean izango du jarraipena, lehen faseko saioekin. Hernaniko Iñaki Zelaiak kantatuko du igandean, 17:00etan Hondarribian. Zelaiaz gain, Hernaniko Bertso Eskolako bertsolari gehiago ere ariko da asteburuan: Unai Gaztelumendi añorgarrak ere Hondarribian kantatuko du eta baita Josu Oiartzabalek ere. Asteburuan lau saio izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!