Hirigintza Batzordeak zenbait proiektu garrantzitsu berraztertzeko eskaerak begiratuko ditu gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 26a, 02:00

Besteak beste, Apeaderoko igogailua egiteko proiektuaz ariko dira.

hirigintza Batzordean 29 puntu aztertuko dituzte gaur, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Tartean daude zenbait proiektu garrantzitsu berraztertzeko eskaerak, Gobernu Taldeak egindakoak. Besteak beste Apeaderoko igogailua egiteko proiektuari buruz ariko dira, Gobernu Taldeak bertan ´gorabehera` bat baino gehiago ikusi baititu. Lokalak etxebizitza bihurtzeko proposamena behin betiko arautu eta indarrean jartzea ere aztertuko dute gaur, eta beste hogeitik gora puntu ere bai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!