Emakumeentzako jabetze eskolak antolatu ditu Udaleko Berdintasun Sailak eta ostiralera arte dago izena emateko aukera Berdintasun Sailean bertan: Sandiusterri; telefonoa: 943 33 70 17; e-maila: irantzu-j@hernani.net. Lau ikastaro izango dira, helburu orokor bat dutela: ´emakumeen parte-hartzea sustatzea, eragina izan dezaten bai politika publikoetan, bai gainontzeko esparru sozial eta kulturaletan, non historikoki baztertuak izan diren`. Berdintasun sailak ahalik eta emakumerik gehien biltzeko helburua du, adin eta esparru sozial desberdinetakoak eta modu desberdineko ikastaroak antolatu ditu.
Lau ikastaro
Lau ikastaro izango dira urritik aurrera:
Komunikazioa eta jendaurrean hitz egiteko teknikak: Urriaren 16tik abenduaren 18ra, asteartetan 18:00etatik 20:00etara. Bertan aztertuko da sexismoak hizkuntzan eta generoak komunikazioan du-en eragina.
Gure erotismoa tratu onaren bidean: Urriaren 17tik abenduaren 19ra, asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara. Nola bizi dugu gorputza? Nola adierazi desioak? Zaila ala erraza da ezetz esatea? Gure fantasientzat tokirik ba al dago?
Munduko emakumeen literatura: Urriaren 18tik aurrera ikasturte osoan. Hileko lehenengo eta hirugarren ostegunetan 19:00etatik 21:00etan. Ekialde Ertaineko, Asiako eta Afrikako Emakumeek egiten duten literatura ezagutu eta irakurri...
Literatura eta emakumeak: Urriaren 11n hasita hilero 2garren eta 4garren ostegunean, 19:00etatik 21:00etara. Emakumeen literatur tradizioa ezagutu...