Mugarri eguna datorren larunbatean izango da eta urteroko moduan bi ibilbide izango dira, bata helduentzat eta bestea haurrentzat. Hemezortzigarren edizio honetan Olazartik inguruko mugarriak bisitatzeko ibilbidea prestatu du Mendiriz Mendi elkarteak. Olazartik Amuelara joango dira eta berriz ere Olazarra bueltatu. Haurrentzako, berriz, ibilaldi motzagoa, baina polita prestatu du Mendiriz Mendik: Oialumetik irten eta Añuan barrena Epelerrekara joango dira, bideko mugarriak ikusiaz.
Hamaiketakoa Añua inguruan
Urteroko moduan, haurrentzako hamaiketakoa Udalak jarriko du eta erdi bidean, Añua inguruan geldituko dira deskantsu hartu eta indarrak pixka bat biltzera. Nagusiek berek eraman beharko dute hamaiketakoa.