Hernani eta Astigarragako AEKn matrikula zabalik

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 25a, 02:00

Hernani eta Astigarragako AEKn datorren astelehenean hasiko da ikasturtea, eta matrikula zabalik dago. Ikasle bakoitzaren helburu eta aukeren arabera astean lau egun, hiru, bi edo bateko ikastaroak izango dira aukeran, euskeraz hitz egiten ikasi, irakurtzen trebatu, idatzi, akatsak zuzendu... nahi dutenentzat. Hau da AEKren eskaintza:

- Astean 4 egunez: euskalduntze maila guztiak. 
- Astean 3 egunez: alfabetatze maila eta azteketak (EGA, Hizkuntza eskakizunak…).
- Astean 2 egunez: etorkinentzat taldeak.
- Astean behin: autoikaskuntza, 5 urteko esperientzia duen tutore taldearekin. 
-  Norberak nahi duenean: On line ikastaroak, Zilegi Eskola.

Astean egun bateko eskaintza berezia
Horrez gain, datorren ikasturtean, astean behin ikastaro bereziak izango dira, hiru hilabetean: euskaltzaindiaren arauak, egiten ditugun akats arruntenak zuzentzeko saioak, irakurtzen trebatzeko saioak, inprimakiak eta paper ofizialak euskaraz betetzen ikasteko saioak, hitz egiteko lotsa galtzeko saioak eta idatzizko eta ahozko azterketak prestatzeko saioak.

Izen ematea Larramendi kalean
Izen emateko AEKtik pasa goizeko 09:00-13:30 edo 16:00-20:00 (Larramendi 11, behea). Informazio gehiagorako: 943 55 78 01 hernani@aek.org.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!