Hernanik 0-1 irabazi zuen igandean Zarautzen, baina behar baino gehiago sufrituta. Lehen zatian hernaniarrek izan zuten baloiaren kontrola, baina, ez ziren arriskua sortzeko gauza izan eta atsedenaldira 0-0 emaitzarekin iritsi ziren. Bigarren zati hasieran Zarautzek berak izan zuen gola sartzeko aukera garbiren bat, baina korner batean Hernani aurreratu zen 0-1. Txuri berdeek emaitzari eusten asmatu zuten eta hiru puntu garrantzitsu ekarri zituzten Zarauztik. Jokatutako bi partiduak irabazita, denboraldia ondo hasi du Hernanik.
Jon Zabaleta hernaniarren entrenatzailea gustora dago Hernanik lortutako emaitzekin, baina ez jokoarekin: ´irabaztea garrantzitsua da, baina jokoa hobetu beharra daukagu aurrera begira` esan dio Kronikari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!