igandean soziedade arteko arrantza txapelketako jardunaldia izan da, Bidasoa elkarteak antolatuta. Hernaniko Txantxangorri elkarteak paper ona egin du, Jose Luis Medranoren lan bikainari esker, hein haundi batean. Jose Luis Medranok 494 gramoko Burriota harrapatu zuen eta hau izan zen txapelketan harrapatu zen bigarren piezarik haundiena. Itxasburuko hernaniarra 5garren gelditu zen sailkapen orokorrean, 160 parte hartzaile izan zituen txapelketan. Argazkian, Jose Luis Medrano bera ikusi liteke itsas ertzean, harrapatutako pieza pitatik zintzilik duela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!