Gobernu Batzarra bilduko da gaur Udaletxean, arratsaldeko 18:00etan. Zenbait egitasmoren behin betiko kitapenak izango dituzte mahai gainean: Gay Murreko etxeak botatzeko egitasmoa; Elizatxo auzoko berrurbanizazioa; Zikuñagako plazako berrurbanizazioa eta Leokako berrurbanizazioa. Horrez gain, auzoetako haur tailerren egitarau aldaketa eta Biteriko zenbait ikastaroetako egitarauari dagozkion bi gai ere badituzte eztabaidarako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!