Aitziber Otegi eta Urtzi Garcia atxilotu ditu Frantziako Poliziak iparraldean

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 25a, 02:00

Beste hamaika lagun ere atxilotu zituen atzo Frantziako Poliziak Lapurdi eta Nafarroa Beherean egindako sarekadan. Atzo mobilizazioak izan ziren Hernanin atxiloketak salatzeko.

Aitziber Otegi eta Urtzi Garcia Montero hernaniarrak atxilotu zituen atzo Frantziako Poliziak Lapurdin eta Nafarroa Beherean egindako sarekadan, zenbait komunikabidek jakitera eman dutenez. Beste hamaika lagun ere atxilotu zituzten atzo: Xabier Perez Susperregi, Mixel Barnetxe, Cedric Garai, Mixel Queihellalt, Agueda Goikoetxea, Joan Bidart, Intza Oxandabaratz, Pantxoa Flores, Gorka Betolaza, Oskar Bizkai eta izena konfirmatu gabeko beste pertsona bat. Alfredo Pérez Rubalcaba Espainiako Barne Ministroak azpimarratu zuenez, atxilotuak Kale Borrokarekin dute lotura eta Urtzi Garciaren kasuan ETAko Donosti Komandoarekin erlazionatu du. Agentzia iturriak azpimarratuz, zenbait komunikabidek atzo jakitera eman zutenez, Alain Ducasse sukaldariak Bidarrain duen konplejo turistikoaren aurka 2006an egindako erasoekin du zerikusia sarekadak, eta atxilotuetako batzuk espero gabe atxilotu dituzte, besteen etxeetan zeudelako. Sarekadan 200 agente inguruk hartu dute parte eta Kronikako Erredakzioa itxi zenean artean zabalik zegoen polizia operazioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!