Hernaniko Udalak baliabideen gida atera du etorkinentzat

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 25a, 02:00

Hernanira etorri berriei Udal nahiz Udalez kanpoko baliabideen informazioa ematen zaie, euskeraz, gazteleraz, frantsesez, ingelesez, errumanieraz eta arabez.

Hernanira etorri berrientzat baliabideen gida atera du Udalak, jendeak Hernanin eta inguruan izan ditzakeen baliabideen berri jakiteko. Gidak bi hizkuntzetan daude: euskeraz eta beste hizkuntza batean: gaztelania, frantsesa, ingelesa, errumaniera edo arabea. Udalean, Ongintza Patronatuan eta AMHER elkartean daude gidak eskuragai.

Informazio desberdina
Baliabide gidak informazio desberdina biltzen du bere orrietan, eta Hernanira etorri berri den edonorentzat izan liteke baliagarria. Paperak erregularizatzetik, garraiobide, zenbait elkarteetako informazioa edo ostatu hartzeko lekuen informazioraino aurkitu liteke bertan. Hernani barruko informazioa da asko, baina zerbitzu orokorren informazioa ere aurkitu liteke, administraziokoa nahiz administrazioz kanpokoa. Europar Batasunaz kanpoko nahiz barruko herritarrentzat pentsatua dago gida Inmigrazio Batzordetik Kronikari esan diotenez, Hernanira etorri berriei informazioa ematea baitu helburu. Gida Udal Inmigrazio Zerbitzuak eta Euskera Zerbitzuak argitaratu dute. Gidarekin batean Hernaniko mapa ere atera dute, eta bertan, hitz nagusienak biltzen dituen hiztegi txiki bat eta telefono gida txiki bat ere azaltzen dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!