Lizaso fuerte bueltatu da konpetiziora

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 24a, 02:00

Iñaki Lizaso atzelari doneztebarra fuerte bueltatu da partiduetara, bere menisko hausturaz errekuperatu ondoren, eta, Altuna IIrekin batera, 40-23 irabazi zieten Zeberio II eta San Migueli Galarretan, herenegun. Hamar tantu egin zituen Lizasok eta huts egite bakar bat ere ez. San Miguelek, berriz, ez zuen maila eman eta akats asko egin zituen, hamar, hain zuzen. Zeberio II txapelduna ere bere mailatik behera aritu zen, eta Altuna IIk, aldiz, ondo lagundu zion Lizasori.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!