Molotoff Irratia (91.8 FM) Donostiako zinemaldiaren jarraipena egiten ari da, urtero bezala, eta aurtengo lehen Zinetoff saio berezia gaur emitituko dute, 22:00etan. Bertan Richard Gere Donostia sariaren adierazpenak entzun ahal izango dira, eta ikusitako filmen kritika egingo dute (Eastern Promises, Mataharis, Battle for Haditha, Earth, La Maison, Emotional Arithmethic...). Astean zehar saio gehiago egiteko asmoa dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!