Hernanik ezin izan zuen atzo hirugarren garaipena errenkan lortu, eta berdinketarekin konformatu behar izan zuen Amorebieta talde sendoaren kontra. Ia ez zen gol aukerarik izan partidu osoan eta berdinketa emaitza justutzat jo daiteke. Jordi Telletxearen eta Iban Gilen taldeak liga hasiera bikaina egin du, atzo irabazi ez arren bederatzi puntutik zazpi eskuratu baititu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!