Jubilatu etxeak Salamankara bidaia antolatu du urri bukaerarako

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 24a, 02:00

Hilaren 25etik 28ra izango da irteera. Irteeraren aurkezpena eta izen emateak asteazken honetan izango dira, 16:30etan.

Goiz Eguzki Hernaniko jubilatu etxeak Salamankara bidaia antolatu du, urriaren 25etik 28ra. Egun horietan, Salamankaz gain, beste toki batzuk ezagutzeko aukera izango dute, hala nola: Ciudad Rodrigo, La Alberca, Alba de Tormes, eta abar. Salamankako egonaldia ‘Italia’ ostatuan izango da, ´luxuzko kategorian`, eta bazkariak eta afariak ‘Montecarlo’ restaurantean egingo dituzte. Bidaiaren prezioa 197 eurokoa da pertsonako (birentzako gelan).

Izen ematea asteazkenean

Etzi, hilak 26, irteera aurkeztuko dute Goiz Eguzkin, eta izen emateak ere orduan egin beharko dira. 16:30etan jarri dute hitzordua. Ohi bezala, izena ematen duten aurreneko 55 lagunek autobuseko toki bat ziurtatua izango dute. Jende gehiago apuntatzen da normalean, eta oraingoan ere horrela izatea espero dute. Zozketa urriaren 10ean egingo dute, arratsaldeko 17:00etan Goiz Eguzkin.

Bidaiaren antolaketa

Urriak 25: Salamankara iritsi eta ostatu hartu. Arratsaldean Ciudad Rodrigora irteera, gidarekin.

Urriak 26: Salamankan bisita gidatua. Arratsaldean, denbora librea Salamankan.

Urriak 27: Frantziako peñara irteera, La Alberca bisitatuz. Arratsaldean, Alba de Tormes-era bisita.

Urriak 28: Goiza libre Salamankan eta bazkaldu ondoren, Hernanira buelta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!