Hernaniko pelotariek emaitza onak lortu dituzte asteburu honetan, Gipuzkoako txapelketako partiduetan. Bederatzi partiduetatik hiru besterik ez dituzte galdu, eta garrantzitsuenak irabazi egin dituzte, hain zuzen, jubenil eta kadeteetako lehen mailakoak eta nagusietako bigarren mailakoa. Horietako bost partidu Hernaniko kiroldegian jokatu ziren atzo eta hiru garaipen lortu zituzten.
Emaitzak
Kadeteak
Artola-Lopez 11-22 Arrasate
Zapiain-Lizeaga 22-7 Azkoiti
Bearzana 22-18 Etxenike-Elorza
Jubenilak
Bearzana 18-22 Ezeiza II-Zurutuza
Arrieta-Esnaola 22-11 Aurrera Saiaz
Garmendia-Salaberria 8-22 Urnieta
Nagusiak
Esnal-Gorrotxategi 22-12 Aretxabaleta
Beloki 7-22 Ojuel-Oiaga
Zazpiturri 22-5 San Sebastian