Hernanik garaipena lortu zuen atzo Zubipen Trintxerperen kontra, 4-2. Galtzen hasi zen talde txuriberdea (0-1), baina bigarren zatian markagailuari buelta ematea lortu zuen, Javi Gomezek, Igor Zapiainek, Iker Torrek eta Hodei Perezek sartutako golekin. Bigarren zatia hasi bezain laister Perezek gola sartu zuen eta hernaniarrak erasoan aritu ziren ia partidua bukatu arte, asko borrokatu zuen Trintxerperen aurka. Partidua bukatzeko hamar minuturen faltan Axier Mingo kaleratu zuen epaileak, eta jokaldi batzuk geroago, Trintxerpek 4-2koa lortu zuten zalantzak sortu zituen penalti batean. Hernani aurrena jarri da, 7 punturekin, baina Ordiziak eta Mondragonek gaur jokatuko dute eta beren partiduak irabaziz gero, gainetik jarriko lirateke.
Emakumezkoen ligako taldea Zarautzen
Emakumeen ligako taldeak Zarautzen kontra jokatuko du gaur, 12:00etan, Asti Txiki zelaian. Bigarren jardunaldia besterik ez dute, baina jokalari hernaniarrak pozik dira joan den astean etxean Ostadarren aurka lortu zuten sufritutako garaipenarekin, eta orain kanpoan maila eman nahi dute sailkapeneko goiko postuetan jartzeko hasieratik.
Gazteen liga nazionala Zubipen
Hernaniren lehen talde jubenilak Amorebietaren kontra jokatuko du gaur 17:00etan. Gazteen liga nazionalak ere oso ondo hasi du denboraldia eta Errealari Zubietan irabazi eta gero, Jordi Telletxearen mutilak moralez gainezka egongo dira. F-11 kadeteak eta infantil txikiko taldeak ere Zubipen jokatuko dute gaur. Kadeteek Touring-en kontra, 12:00etan, eta infantilek Antiguokoren kontra, 09:45etan.