Hernani Wukrorekin

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 23a, 02:00

‘Hernani Wukrorekin’ kanpaina aurrera eraman duen bolondres taldearen izenean Hernaniko herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzeagatik. Irailaren 16ko bazkarian 225 lagun izan ziren, giroa aparta izan zen, eta oso pozik gaude dena ondo atera zelako. Alde horretatik, Hernaniko errugbi elkarteari eskerrak eman nahi dizkiogu emandako erraztasunengatik eta beraien lanagatik. Era berean, Mari Karmen Irazustari, Peña okindegiari eta Jose Etxarriri ere eskertzen diegu beren lokalak erabiltzen uztea, eta baita ere Oialume tabernari, eta Hernaniko sagardotegi eta tabernariei, beren laguntzagatik. Aurten, estreinakoz, txanpon kate bat antolatu zuen Gazte Asanbladak, eta gure eta Angelen izenean bereziki eskertu nahi diegu beren kolaborazioa. Angel oso pozik dago herriko gazteak jai honetan parte hartu zutelako. ezin ahaztu katea hasi zuten bi haurrak, Yohanes eta Aimar. Hauei ere eskerrak eta baita bazkarian, mahaiak serbitzen lagundu zigun neskatila taldeari ere. Eskerrak emateko gutun hau lehenbailehen bidali nahi genuen, eta horregatik oraindik ez gaude bildu den diru kopurua zenbat den esateko moduan. Oraindik ere aportazioak jasotzen jarraitzen dugu, norbanako eta enpresen eskutik, Angel Olaranek Kutxan duen kontu korrontean: 2101 0041 08 0010 282606. Datuak dauzkagunean zabalduko ditugu. Orain arte esandako guztiagatik, eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, zuen laguntza jasoko duten haur guztien izenean.

Mertxe Jimenez eta Maria Pueyo (‘Hernani Wukrorekin’ elkartearen izenean) (*Erredakzioan euskeratua)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!