Herreroaren sagardoa onena ostiralean Txantxangorrin

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 24a, 02:00

Herrero edo Irigoien sagardotegiak irabazi zuen ostiralean Txantxangorri elkarteko XXIV. sagardo lehiaketa. 1.193 punturekin sagardo bozkatuena izan zen Herrerokoa, Zelaiak baino 23 puntu gehiagorekin. Hirugarren Bereziartua izan zen eta laugarren Iparragirre. 150 lagunetik gora elkartu ziren Txantxangorri elkartean afaltzeko eta banaka-banaka, 15 sagardotegi hauetako sagardoak dastatu eta puntuatu zituzten: Barkaiztegi, Herrero, Akarregi, Altzueta, Zelaia, Otsua-Enea (2), Iparragirre, Petritegi, Bereziartua, Eula, Gurutzeta, Lizeaga, Elorrabi eta Itsasburu.

Laugarren mahaiak ere saria

Mahaien artean ere lehia izan zen, ea zein gerturatzen zen gehien puntuazio orokorrera. Laugarren mahaia izan zen irabazlea, eta hauek ere jaso zuten saria, irrati digital bat, hain zuzen. Hurrengo urtean 25garren lehiaketa izango da eta zerbait berezia prestatuko dutela iragarri zuten Txantxangorri elkartean.

Sailkapena

1. Herrero 1.193 p.

2. Zelaia 1.170 p.

3. Bereziartua 1.168 p.

4. Iparragirre 1.158 p.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!