Zikuñako Ama taldeak batzar orokorra urriaren 5ean Biterin

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 30a, 02:00

Zikuñako Ama zikloturista elkarteak batzar orokorra egingo du datorren ostiralean, urriak 5, 19:30etan, Biterin. Batzarraren helburua elkartearen ibilbidea bultzatzea da eta bazkideek zein interesatuek hartu ahal izango dute parte. Gai hauek aztertuko dira batzarrean: JOCC elkartearen egoera, antolakuntza proposamenak, 2008 urteko egitaraua, zuzendaritza berriaren aukeraketa, web gunea, elkartearen logoa eta abar. Gai gehiago proposatzeko gonbitea luzatu nahi diote jendeari. Sarean ere badauka bere tokia elkarteak: http: //comunidades.kzgunea/zikuñakoama.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!