Astigarragako bariante berria moztuta, gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 4a, 02:00

Astigarragako bariante berria moztuko dute gaur goizeko 10:00etatik aurrera, errebisio lanak egiteko. Diputazioak azaldu du barianteko estruktura errebisatu behar dutela, biaduktuko zutabeetan azaleko pitzadura bat baitago. Diputazioak dio egin dituzten froga teknikoen arabera ez dagoela inolako arriskurik, baina badaezpadako frogak egiteko moztuko dute gaur errepide hori, errebisioa bukatu arte. Alternatiba moduan Hernani eta Astigarraga arteko GI-131 errepidea hartu beharko da .
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!