Gaur zortzi jokatuko da Zubipen Amnistiaren aldeko futbito txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 23a, 02:00

Izena emateko zerrendak Garin eta Aker tabernetan daude. Taldeak zazpi jokalarikoak behar dute eta txartelak 15 euro balio dute, bazkaria barne.

Irailaren 30ean, gaur zortzi, jokatuko da aurtengo Amnistiaren aldeko futbito txapelketa, Zubipen. Izena emateko zerrendak Garin eta Aker tabernetan daude, eta nahi izanez gero, telefonoz ere eman daiteke izena, 697 543 253 zenbakian. Taldeak 7 jokalarikoak behar dute, eta jokalari bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu. Kopuru horren barruan Zubipen egingo den bazkaria ere sartzen da. Jokatu gabe bazkaltzera joan nahi duenak ere izango du aukera, egunean bertan futbol zelaian salduko baitituzte txartelak, 10 euroan. Txapelketa ohi bezala antolatu dute; goizean, 09:00etan hasita, ligaxka moduan jokatuko dute taldeek eta arratsaldean azken kanporaketak eta finala. Partiduak hamar minutukoak izango dira. Irabazleek bazkari edo afari bat izango dute sagardotegi batean, talde guztiarentzako.

Taberna irekia egongo da

Egun guztian zehar taberna irekia egongo da, eta izango da zer jana eta zer edana. Antolatzaileek diotenez, ´pintxo eta edari falta ez dira traba izango` futbolean aritzeko. Joan den urteetan jende dezente jaitsi da bai jokatzera eta baita partiduak ikustera ere eta aurten berdin izatea espero dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!