Zeberio II buruz buruko erremonte txapeldunak estelarra jokatuko du gaur Galarretan. San Miguel doneztebarrarekin osatuko du bikotea, eta kontrario Altuna II-Lizaso izango ditu. Iñaki Lizaso atzelari doneztebarra hasi da berriro partiduak jokatzen, menisko haustura atzean utzita. Joan den ostegunean Urrizarekin aritu zen eta erakutsi zuen lesioa erabat ahaztuta daukala. Beste hiru partidu ere jokatuko dira Jai Alaien: Zalakain-Etxezabal/Zulaika-Zubizarreta; Uterga-Iriarte/Bereziartua-Eizagirre; eta Sarasua-Angel Lekunberri/Matxin III-Auzmendi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!