Autoikaskuntza eskainiko du Udal Euskaltegiak 07-08 ikasturtean

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 22a, 02:00

Udal Euskaltegiak eskaintza berria du aurten euskera ikasi nahi dutenentzat eta ordutegiekin arazoak dituztenentzat: Autoikaskuntza. HABEk eskaintzen duen BOGA programa izango da eskaintzaren oinarria. Informatika Programa honetan ikasleak bere erritmora ikasteko ariketak eta lagungarri izango dituen zenbait tresna aurkituko ditu (hiztegiak, gramatika liburua,...). Hala ere, ikaslea ez da beti bakarrik arituko, hala nahi badu tutoretzak izango baititu. Tutoretzak bi helburu ditu, bata ikasleak izan ditzakeen zalantzak argitzea eta bigarrena, ikasleari mintzamena lantzeko aukera ematea. Informazio gehiago Udal Euskaltegian bertan jaso daiteke, Karobieta 53 (anbulategi zaharra) edo 943 33 18 96 telefonora deituta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!