Pirritx eta Porrotx pailazoek emanaldia eskaini zuten atzo kiroldegian, eta gerturatutako haur eta heldu guztiak barre algaraka jarri zituzten. Atzoko barre algarek eta jasotako diruak bide jakin bat zuten gainera, Donostian esklerosi anitza duten gaixoak erreabilitatzen dituzten zentroa. Hernaniko udalak, ADEMGI elkartearekin antolatutako atzoko emanaldiak hori zuen helburua, esklerosi anitzaren tratamenduan ´urrats txiki bat` ematea, aurkezpeneko prentsaurrekoan esan zuten bezala, eta Hernaniko herritarrek ondo baino hobeto erantzun zuten, kiroldegiko frontoia beteaz.
Astean zehar jada bukatuta zeuden sarrerak eta milatik gora lagun bilduko ziren atzo kiroldegian Pirritx eta Porrotxek prestatutako antzezlanaz gozatzeko. Pailazoek ederki poltsikoratu zituzten umeak, argazkian ikusten den bezala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!