Bengoetxea eta Errandoneak irabazi zuten trikitilarien gazteen txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 22a, 02:00

Joan den igandean jokatu zen txapelketa Hernanin.

KriskitiƱa dantza taldeak antolatuta Trikitilari Gazteen Txapelketa jokatu zen joan den igandean Plazan eta Donostiara eta Andoaina eraman zuten txapela, Eneritz Bengoetxea eta Edurne Errandoneak. Bigarren, Amaiur Luluaga eta Nerea Lertxundi Anoeta eta Aiakoak gelditu ziren; eta hirugarren, Monika Valor eta Eider Iraola zestoarrak. Jarraian geratu ziren Hernaniko hiru bikoteak: Maialen Murua eta Alaitz Vangeneberg, Irati Ugalde eta Maider Ugalde eta Aitziber Errazkin eta Amaia Mujika.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!