Hernaniko arraun elkarteak herritarrak animatu nahi ditu arraunean hastera, eta horretarako nahi duten neska-mutil guztientzako ikastaroak antolatu ditu Elorrabin. Irailean zehar astebururo ari dira ikastaroak egiten, eta orain arte jendea azaldu den arren, klubetik adierazi dute jende gutxik errepikatu duela. Ikastaroan arraunketa zer den, zein tresna eta postura erabiltzen diren eta abar erakusten dute. Trainerua ´botatzen` dute normalean, baina jendeak ikasiz gero, boteak ere ateratzeko asmoa dute. Jendeari deia egin diote azaltzeko gaur 16:00etan edo bihar 10:00etan Elorrabira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!