Aisialdiko begirale titulua atera nahi duenak aukera du Buruntzaldeko Udalen eskutik. Urritik martxora izango da ikastaroa, larunbatetan. 200 orduko alderdi teorikoa du ikastaroak eta horrez gain beste 120 orduko praktikak bilatu behar ditu norberak titulua lortzeko. Izen ematea zabalik dago Udaleko euskera batzordean, irailaren 28ra arte. Informazio gehiagorako deitu euskera batzordera: 943 337029.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!