Dobera Euskara Elkarteak autobusa aterako du, datorren igandean Vianan egingo den Nafarroa Oinezera joateko. Irteera goizeko 09:00etan izango da Atsegindegitik eta buelta, arratsaldeko 19:00etan Vianatik. Txartelak salgai daude Doberan bertan, 9 eurotan (Larramendi kalea 11, Behea. Telefonoa: 943 33 27 99).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!