Arraun elkarteak antolatuta ikastaroak ari dira egiten iraileko larunbat eta igandeetan, Elorrabin. Arraunean ikasi nahi duten neska-mutilentzako ikastaroak dira eta interesa duten guztiek dute azaltzeko aukera. Bihar, larunbata, arratsaldeko 16:00etan izango da ikastaroa; eta etzi, igandea, goizeko 10:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!