Hamabost sagardo eta 156 epaile gaur Txantxangorriko sagardo lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 21a, 02:00

Txantxangorri elkarteko sagardo lehiaketa izango da gaur, arratsaldeko 20:00etan, elkarteko kanpoko estalpean. Hernaniko elkarteetako sagardo lehiaketetan lehenengoa izaten da Txantxangorrikoa eta jenderik gehien biltzen duena ere bai. Jendeak afaldu ahala edango du sagardoa, nongoa den jakin gabe, eta derizkion puntuazioa emango dio bakoitzari. Punturik gehien lortzen duen sagardotegia izango da txapelduna. Aurreko urteetako lehiaketei erreparatuta: iaz eta 2005ean Bereziartuak irabazi zuen; 2004an, Irigoienek; 2003an, Rufinok; 2002an, Irigoienek; 2001ean, Barkaiztegik; eta 2000 urtean, Rufinok.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!