‘Eastern Promises’ filmak emango dio hasiera gaur Donostiako 55 Zinemaldiari

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 20a, 02:00

Inaugurazio ofizialeko ekitaldian Oreka Tx txalaparta taldekoek parte hartuko dute.

XABIER ERDOZIA, ‘LOU’ Hirurehun film baino gehiago izango ditugu ikusgai bihartik aurrera eta larunbata 29ra arte Donostiako hainbat aretotan. Kontuan hartu beharra dago film batzuetarako sarrerak agortuak daudela dagoeneko (Mataharis, Caramel, Padre Nuestro), gaur arte 50.000 sarrera baino gehiago saldu baitituzte antolatzaileek. Saldutako sarrera kopuru hori jendeak emandako erantzun ezinhobearen adierazgarri da. Victoria Eugenia Aurtengo nobedaderik aipagarriena Victoria Eugenia Antzokiaren berreskurapena da. Berritze obrak Zinemalditik kanpo mantendu du, Zinemaldiko Jauregia zena, baina aurten lehengo izaera berreskuratu eta itxura ezinhobean gozatuko dugu. Gainera, berreskuratzeak aukera gehiago emango digu filmeez gozatzeko, datozen urteetan Zabaltegi eta Sail Ofizialeko filmeen saio gehiago izatea ahalbideratuko baitigu.

Eastern Promisesek hasiera
David Cronenberg maisu kanadiarraren `Eastern Promises` filme erakargarriak emango dio hasiera aurtengo zinemaldiari bihar, goizeko hamaiketan. `Una historia de violencia` izugarrian kolaboratu ondoren, Cronenberg eta Viggo Mortensen aktore izugarriak batera jardungo dute berriz Londreseko mafiak erretratatzen dituen Eastern promises honetan. Film honek parte hartuko du zinemaldiaren inaugurazio ofizialean, eta bertan Oreka Tx txalaparta taldekoen eskutik txalaparta doinuek beren lekua izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!