Haur festa larunbatean Karabelen

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 20a, 02:00

Idazlan eta marrazki lehiaketa antolatu dute eta lanak ostirala aurretik entregatu behar dira. Larunbatean bertan 16:00etan hasiko da festa, bizikleta lasterketa, krosa eta jolasekin.

Belkara auzo elkarteak antolatuta, Karabelgo haurrentzako festa izango da datorren larunbatean auzoan. Festa, arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta bizikleta lasterketa, 5-12 urte arteko gazteentzako krossa eta jolasak izango dira: lokotx biltzea, txingak, ontzi puskatzea, sokatira eta abar. Parte hartzaile guztientzako oparia eta txokolatada izango dira, festa giro onean bukatzeko.

Idazlanak eta marrazkiak
Larunbateko festari begira, idazlan eta marrazki lehiaketa ere antolatu du Belkara auzo elkarteak, 5-12 urte artekoetzat. Idazlanak euskeraz nahiz gazteleraz egin litezke eta gaia librea izango da. Marrazkietako gaia berriz auzoa izango da. Lanak entregatzeko azken eguna biharkoa da, 19:00-20:00etara, Belkara auzo elkartean. Sariak, berriz, eskola materiala erosteko baleak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!