Molotoff irrati libreak denboraldi berriko programazioa hasiko du laister eta bileretan ari dira hori zehazteko. Gaur 20:00etan Sagastialde
16ko egoitzan bilduko dira, eta herriko jendea gonbidatu nahi dute bilerara azaldu eta irratian parte hartzeko. Datorren asteazkenean ere bilera izango da ordu berdinean. Bilerara azaldu ezin duenak, molotoff@euskalnet.net helbidean edo
675-703276 zenbakian egin dezake kontaktua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!