Hernani errugbi klubeko zuzendaritzari eta garagardo azokako antolaketa batzordeari.
Idatziari hasiera emateko zorionak eman nahi dizkizuet ,urtez urte Hernaniko gazteekin lan ona egiten duen Errugbi klubarentzat dirua ateratzeko antolatzen duzuen jai zoragarriarengatik.
Idatzi honekin klubaren hastapenei buruzko zuzenketa batzuk egin nahi ditut. Irailaren 14an, ostiralarekin, Hernaniko Kronikan argazki bat argitaratu zenuten, Garagardo azokaren inauguraziokoa. Bertan, Juan Rodriguez Laburu lehendakaria eta Juan Alberto Crespo, Tomas Molina eta Jose Joaquin Molina klubeko sortzaileak azaltzen ziren, garagardo txarroekin topa egiten.
Egia da, abentura gustoko dudalako, Hernanitik kanpo izan naizela urte askotan, kirola alde batera utzita. Baina baita ere egia da hori ez dela aitzakia ni ezerezean utzi eta ahazteko. Nik, Juan Gilek, kluba sortu nuen Juan Alberto Cresporekin, Tomas Molinarekin eta Jose Joaquin Goikoetxearekin, eta gainera aurreneko lehendakaria izan nintzen. Honenbestez, gustatuko litzaidake gai hau tratatzerakoan, historia errespetatzea, errealitatea ahaztu edo isildu gabe.
Bihotzez eskatuko nizueke akatsa zuzentzea, guztion onerako. Eskerrik asko.
Adeitasunez,
Juanito Gil
(*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!