Parrokiko koruak gaur hasiko ditu entsaioak

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 2a, 02:00

San Joan Bataiatzailea Parrokiko koruak gaur hasiko ditu entsaioak. Lehengo ikasturtean 40 bat lagunek osatu zuten korua eta aurten deialdia egin diete, parte hartzaile horiei eta parte hartu nahi luketen berriei. Entsaioak asteartetan izango dira, arratsaldeko 20:00etan, San Joan Bataiatzailea Parrokian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!